Errekalde jauregiko horma eraberritzeko lanak abiatu dituzte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mai. 15a, 13:08

Argazkiko horma berreraikiko dute. Argazkia: Bergarako Udala.

Gaur, maiatzak 12, hasi dira Errekalde jauregiko hormaren eraberritze-lanak. Egoera txarrean dagoen lorategiko horma zatia berreraikiko dute eta espero dute lanek bi hilabete erdi irautea. Bermeosolo SAU enpresak egingo ditu lanak eta aurrekontua da 119.034 eurokoa, BEZ barne.

Lanen ondorioz, maiatzaren 16tik aurrera Koldo Eleizalde kaletik erdigunerako sarbidea moztuta egongo da goiz eta arratsaldez, 08:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara bitartean. Bergarako Udalak barkamena eskatu nahi du aldez aurretik, lanek eragin ditzaketen eragozpenen aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak