Taldetan banatuta, era askotako probak eta jolasak egin dituzte, adibidez: 25 metro igerian erreleboka, uztai-jolasa, txurroekin trena egin eta igerilekuan joan etorria egitea eta zerbitzari lanak burutzea igeri egin bitartean. Ederto pasa dute guztiak. Antolatzaileek dominak banatu dizkie parte hartzaile denei eta elkarteko igerilariekin batera egun pasako irteerara joateko txartelarekin bueltatu da bat etxera.