goiena.eus

Neska futbolarien topaketa jendetsua izan da Bergaran

  Kirola  Bergara

Goizeko hamarretan hasi dituzte ekintzak eta dagoeneko BKE-an ari diren neskez gain, gaztetxoak ere batu dira topaketara. Entrenamendu saioak egin dituzte, zirkuitu eta proba desberdinak ere bai, entrenamendu saioak eta baita partidu bat ere. Partidu hori, gainera, topaketan parte hartu duten neska guztiek jokatu dute. Guztira 80 batek.

Agorrosingo topaketan izan dira, bestetik, Bergarako alkate Elena Lete, zinegotzi Ander Alberdi, Izaskun Azpillaga eta Garbiñe Etxeberria Real Sociedad taldeko emakumezko futbolaren arduradunak eta Bergara Kirol Elkarteko zuzendaritza taldeko kideak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa