Musikaz beteriko jaialdia, Zigor Azkargortari babesa emateko

Miren Arregi Amasorrain 2017ko mai. 14a, 11:17

Zigor Azkargorta bergararraren lagun taldeak, goizeko ordu txikiak arte luzatu den jaialdia antolatu zuen atzo Kartzela Zaharrean. Bazkaria, kontzertuak, DJak... Musikarekin gozatzeko aukera ederra izan zen. Minbizia pasa berri duen Azkargortari bere errekuperazioan laguntzeko deiak, hala, erantzun polita izan zuen. 

80 bat heldu eta 30 ume inguru batu ziren bazkarirako. Ondoren etorri ziren herriko musika taldeen kontzertuak. Aitor Aldanondok, Jesus Martinez Txus-ek eta Maitanek osatutako hirukoteak ireki zuen musikaren tartea. Atzetik igo ziren taula gainera Fly Shit, Azkaiter Pelox eta Turboshit taldeak. Gauean DJ festa egin zuten eta jaiak ordu txikietara arte jarraitu du.

Zigor Azkargorta bera ere izan zen atzoko jaialdian eta oso pozik agertu zen lagunek emandako babesarekin. Azkargortak minbizia pasa du duela gutxi eta horrek gorputzean paralisia eragin dio. Orain errehabilitazioan dihardu, mugikortasuna poliki poliki berreskuratzen joateko. Tratamendu horrek gastu ugari dakartza eta lagunek atzoko festarekin, laguntza ekonomikoa eman gura izan diote. Hori bakarrik ez, baita Azkargortari babesa eta elkartasuna adieraztea ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak