Mosaikoa egin dute Bergaran, amnistiaren alde

Miren Arregi Amasorrain 2017ko mai. 13a, 10:30

Preso eta iheslarien senideen kontzentrazioaren ondoren egin zuten Bergaran amnistiaren aldeko ekitaldia, Kalera Kalera ekimenaren baitan. Herriko plazan batu zirenek amnistia hitza irudikatu zuten, musikarik falta izan ez zen ekitaldian.

Amnistia eskatu zuten atzo Bergarako plazan batu ziren herritarrek eta gogora ekarri zuten, duela 40 urte, 1977ko maiatzean nola milaka eta milaka herritarrek parte hartu zuten amnistiaren aldeko mugimenduetan. Orduan egin zen bezala, Bergarako Ezker Abertzaleak argi du "olatu herritar hori antolatzea" dela gaur egun ere giltza eta hain zuzen ere, testuinguru horretan egin zuten atzoko ekitaldia.

Amnistiaren ikurra irudikatuz hasi zuten ekitaldia eta ondoren, 1977ko maiatzean, amnistiaren aldeko borrokan hil ziren zazpi herritarrak omendu zituzten. Ez zituzten ahaztu, "urte hauetan guztietan amnistiaren alde hil diren" gainontzeko herritarrak ere eta hala, zortzi arrosaren bitartez, omendu zituzten haiek guztiak –arrosa bana 1977ko maiatzeko mobilizazioetan hil zirenak omentzeko eta zortzigarrena gainontzeko guztien izenean–.

Ekitaldia bukatzeko, Bergarako Ekaitz Aranberri kantautoreak Oskorriren Ostatuko neskatxaren koplak kantua abestu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak