190 pertsona inguru batu dira Bergaran, alde batetik herria ezagutu eta ondoren batzarrean iazko ekitaldiak aztertu eta 20017rako plangintza antolatzeko. Herriko plazan harrera egin diete lehenbizi bertaratu diren hiru autobusei, eta ondoren, herria ezagutzeko taldetan banatu dira. Batzuk, herriko eraikin ezberdinak ikusiz hasi dute bisita, beste batzuk, aldiz, Laboratoriumera joan dira.
Ondoren, Elena Lete Bergarako alkateak agurra egingo diete, eta Alai taldekoek hainbat kantu eskainiko diete. Herrialde bakoitzeko lehendakariak 2016ko ekitaldi nagusien ingurukoak azaldu eta 2017rako programa plana azalduko dute batzarrean.
Etorkizuneko plangintza
2017ra begira, erakunde berri batekin hitz egin dutela adierazi du Agirrebeñak elikagaien bankuetan egiten dena zabaltzeko, eta Eibar futbol taldearekin hitz eginda daukatela adierazi du. Hala, ere Eibarreko presidente aldaketa dela-eta ez dagoela ziurtatuta.
Goizari amaiera emateko talde argazkia atera eta bazkaltzera joan dira denak batera.