Herriarteko bertso txapelketako finalaurrekoa bihar Bergaran

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko mai. 12a, 18:00

Gabiriako eta Villabona-Amasako bertsolariek jokatuko dute, Udal Pilotalekuko agertokian, 17:30ean hasita.

Datorren zapatuan Azpeitian egingo dute otsailaren 3an abiarazi zuten Gipuzkoako Herriarteko bertso txapelketako finala. Aurreko astean Alegian lehenengo finalaurrekoa jokatu ondoren, Asteasuko eta Zizurkilgo kideekin osatutako Karidadeko Benta taldeak eskuratu zuen finalerako lehen txartela. Hori horrela, bigarren txartela lortzeko lehiatuko dute Gabiriako Osinalde eta Villabona-Amasako Am...ona taldeek bihar, zapatua, Bergarako Udal Pilotalekuan.

Hasierako agurrarekin hasiko dute saioa, eta, ondoren, orain arteko saioetan egin duten moduan, askotariko ariketak gainditu beharko dituzte.

Biharko saiorako txartelak zortzi eta hamar euro bitartean eros daitezke, Bergarako Pol-Pol tabernan eta bertsosarrerak.eus atarian ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak