Muskulu-atrofia espinala duen Leire Martin Pineda bergararrari laguntzeko lanean diharduen IGAM taldeak salatu du berriki ile-apaindegi batera deitu duela ezezagun batek, euren izenean diru laguntza eskatzeko. Abisatu dute haiek jada bukatu dutela lan hori, eta dagoeneko jaso dutela komertzio eta enpresen aldetik dirua. Hortaz, aurrerantzean halako deirik jasoz gero, adi egoteko eta tranpan ez erortzeko gomendioa luzatu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.