1.000 euro Errekalde jauregian "nahita" egindako apurketak konpontzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mai. 11a, 17:27

Udal brigadako langileak apurketak konpontzen.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, apirilean Errekalde jauregian "nahita" egindako apurketak konpontzeko 1.000 euro gastatu behar izan ditu. Eskaileretako harrizko apaingarriak eta leihoetako bost kristal apurtu zituzten, harriak jaurtita.

Apirilean Errekalde jauregiaren sarrera nagusiko harrizko eskaileratan dauden harrizko apaingarriak lekutik atera eta apurtu zituzten ezezagun batzuek. Era berean, eraikineko leihoetako bost kristal apurtu zituzten, harriak jaurtita. "Nahita eragindako bi ekintza izan dira eta dagoeneko konpondu dira kalteak. Bergarako Udalak gertaera salatu nahi du eta herriko ondarea zaintzea denon ardura dela gogoratu. Gainera, udal administrazioan eragiten duten kaltea handia da. Izan ere, harrizko apaingarrien errestaurazioak eta kristalen konponketak 1.000 euro inguruko kostua suposatu dio Udalari, brigadako langileen lan orduak kontutan hartu gabe".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak