Pilotak gertu Rezusta eta Irribarriaren arteko finalerdirako

Mirari Altube Arrese 2017ko mai. 11a, 15:08
Irribarria eta Rezusta pilotekin Astelenan. Argazkia: Aspe.

Eibarko Astelena pilotalekua izan da Beñat Rezustaren eta Iker Irribarriaren pilota aukeraketaren lekuko gaur goizean, eta horixe izango da domekan, Buruz Buruko txapelketaren finalerdia hartuko duena ere. Biak ala biak gustura geratu dira aukeratutakoarekin.

"Materiala ona da; behar bada Irribarriak aukeratutakoak indartsuagoak dira baina ez dago aitzakiarik", esan du Rezustak. Onartu du entrenamenduetan eta baita lehen partiduan ere zalantzak izan zituela, baina orain "gusturago" dabil gertatzeko ere denbora gehiago izan duelako. Finalerdira iritsi izana "handia" dela adierazi du, ez zuelako uste horraino iritsiko zenik. Eta domekan ahalegindu behintzat egingo dela Irribarria estutzen jakinarazi du.

Irribarria ere gustura agertu da aukeratutako pilotekin, eta finalerdira "sentsazio onekin" iritsi dela adierazi du. Partidua berezia izango dela onartu du, gainera, une asko pasatu dituztelako bi pilotariek Eskuz Binakako txapelketan. Era berean, aitortu du Rezustak buruz burukoan dituen gaitasunetan beti izan duela konfiantza, "pilotari handia" delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak