goiena.eus

Pentekosteetako kontzertuak iragarri ditu Xaxau konpartsak

  Kultura  Bergara

Musika estilo desberdinetako taldeak ageri dira kartelean; besteak beste: Anestesia, El_Txef_A, Anari edota Los Zopilotes Txirriaos. Bergarako musikariak ere ez dira falta izango, ezta Laket erromeria taldea bezalako klasikoak ere.

 Jai parte hartzaileei buruzko saioa

Bestalde, zapatuan, hilak 13, Xaxau konpartsak antolatutako Jaixak (bir)pentsatzen formakuntza zikloaren baitako azken saioa egingo dute. Mahai-ingurua izango da, eta jai parte hartzaileak izango dituzte berbagai, hiru adibide oinarri hartuta: Oreretako kuadrillen eguna, Bergarako olinpiadak eta Ondarruko Zapatu Azule.

Goizez izango da saio hori, 10:00etan hasita, gaztetxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa