2017/05/13 17:30

Bergarako Udal Pilotalekua | Bergara

goiena.eus

Herriarteko bertso txapelketako finalaurrekoa Udal Pilotalekuan

  Kultura  Bergara

Zapatu arratsaldeko saioan Gabiriako Osinalde eta Amasa-Villabonako Am..ona taldeen artean izango da jokoan finalerako txartela.

Herriarteko bertso txapelketako finalaurrekoa Udal Pilotalekuan
Bergarako finalaurrekoan arituko diren taldeak, 'Osinalde' eta 'Am...ona'. | Ikusi handiago | Argazki originala

Zapatuan, maiatzak 13, Bergarako Udal Pilotalekuan Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketako final aurrekoa jokatuko dute Gabiriako Osinalde eta Amasa-Villabonako Am...ona taldeek. Saio horretan puntu gehien eskuratzen dituen taldeak hilaren 27an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko den finalerako txartela lortuko du. 17:30ean hasiko da Bergarako saioa, eta sarrerak  Pol-Pol tabernan edota bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu daitezke, 8 eta 10 euro bitarteko prezioan.

Asteasuko eta Zizurkilgo kideez osatutako Karidadeko Benta taldea dagoeneko sailkatu da finalerako, asteburuan Alegiko frontoian jokatutako beste finalaurrekoan Erniarraitz 1 azpeitiarrei gailenduta. Tolosaldekoek 27 puntu egin zituzten, eta azpeitiarrek, berriz, 18.

Bada, Bergarako finalaurrekoan, honakoak izango dira Gabiriako taldea ordezkatuko duten bertsolariak: Aratz Igartzabal, Endika Igartzabal eta Gorka Maiz. Am...ona taldeari dagokionean, Beñat Iguaran, Amaia Agirre eta Ander Goikoetxea bertsolariak arituko dira mikrofonoaren aurrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa