Gizarte ereduaren satira argia

Imanol Gallego 2017ko mai. 7a, 14:40

Antzerkiak botere harremanei buruzko gogoeta egiten du. Horretarako, hiru eskaleren bizimodua erabiliz, egungo gizarte sistemaren oinarriak kolokan jartzen ditu. Erase una vez un rey, 70eko hamarkadan Txilen sortutako antzezlana da, eta zoritxarrez, bertako klixe eta estereotipoak puri-purian daude oraindik.

Espainiar estatutik bira egiten dabilen Tiempos Nuevos Teatros taldeak geldialdia egin du Arrasaten. Askapenak gonbidatuta, Erase una vez un rey antzezlana taularatu dute Seber Altube plazan. El Salvadorreko taldeak, obraren mezua indartzeko, oso elementu gutxi erabili ditu.

Kritika mikatza

Erase una vez un rey testua oso bizkorra da, gizartea zuzen kritikatu beharrean, hiru eskalaren prisma inuzentea erabiltzen baitu. Pertsonaiek bizi duten testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoari  esker, ikusleak berak lotu beharreko kritikak azaleratzen joaten dira.

Eskaleek, jolas modura, pertsonaia batzuk sortzen dituzte, eta berauek imitatu, horiengan ohikoak diren dominazio eta botere harremanak eszenifikatuz. Laburbilduz, obrak, gizarte eredua kritikatzeaz gain, hausnarketarako tartea ere ematen du, hori guztia, umorea galdu gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak