Gaur, osteguna, Eibarko Udaletxe aurreko plazan elkarretaratzea deitu du Eibarko Udalak 20:00tan Madrilen Eibarko emakume baten eta bere semearen erailketa eragin duen eraso sexista salatzeko. Bergarako Udalak eraso hauek gaitzetsi ditu eta Martxanterak talde feministarekin batera elkarretaratzearekin bat egiteko deia luzatu dute.