Bergarako gazteei Europara joan eta bertako bizimodu, ohitura eta hizkuntzak ikasteko aukera eskaintzen zaie; non, aniztasuna, errespetua zein elkarbizitza bezalako baloreak landuko dituzten. Bergarako Udalarentzat gazteen formazioa ezinbestekoa da eta horregatik proiektu honen alde egin du. Bada, 15.000 euro bideratuko ditu Erasmus Plus proiektura.
Bi egonaldi izango dira. Batetik Bergarako egonaldia irailaren 18tik 24ra bitartean izango dena. Eta, bigarrena, Alemaniako Wiesbaden hirian; hura, urriaren 9tik 15era izango dena. Bi egonaldietan, zientzia, teknologia zein berrikuntzak izango dira gai nagusiak eta, horregatik, egingo diren ekintza gehienak, gai horiekin lotutakoak izango dira. Helburua, gazteen iritzi kritikoa lantzea baita.
Plaza mugatuak izango dira, hala, 12 nerabezarok parte hartuko dute elkartruke honetan. 2017ko irailean DBH4 eta Batxilergoko lehen mailan zein bigarren mailan daudenak, hain zuzen. Udalaren asmoa, gazteak elkartrukean antolakuntzan inplikatzea da eta hasten denetik parte hartzeko prestutasuna azaldu beharko dute gazteek. Hori izango da, hautatuen aukeraketa erabakitzeko irizpide nagusia. Ingelesaren erabilera ere kontuan izango da; aldiz, eskolan jasotako ingeles maila nahikoa da; beraz, gazteek ez dute titulazio konkreturik beharko.
Izen ematea www.bergara.eus webgunean bitartez egin behar da maiatzaren 8tik 19ra bitartean (biak barne) eta prezio orokorra 60 eurokoa izango da. Gizarte laguntzen hartzaileek 40 euro ordaindu beharko dituzte.