Antolatzaileek gazteen jarrera "azpimarratzekoa" dela esan dute eta gustura daude lortutako emaitzekin. Txapelketa amaitu ostean, kirolariek txokolate beroa eta txistorra jateko aukera izan zuten.
Beti-Busti elkarteko gazteek ur-bizietan lortutako emaitzak:
Infantilak B - Mutilak K1: Alex Zabaletak lehenengo postua lortu zuen eta Aitor Urzelaik bigarrena.
Infantilak A - Mutilak K1: Oier Villarrek hirugarren postua eskuratu zuen.
Alebinak B - Mutilak K1: Ekhi Lazkanorentzako izan zen bigarren postua.