Esker on hitzekin eta hunkituta utzi dute zinegotzi kargua Askargortak eta Elortzak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko api. 26a, 11:04

Apirileko osoko bilkurako protagonistak izan ziren EH Bilduko zinegotzi Lauri Askargorta eta Iosu Elortza. "Arrazoi pertsonalak" argudiatuta, zinegotzi kargua utzi zuten; esker on hitzak izan zituzten euren interbentzioetan, hunkituta. Bilkuren aretoa bete egin zen bi zinegotziak agurtzeko.

EH Bilduko bozeramaile Agurne Barrusoren arabera, "pena handiz" hartu dute bi zinegotzien erabakia eta euren lana goraipatu zuen: "Udalbatza utziko duzue baina ziur herrigintzan lanean jarraituko duzuela".

Elena Lete alkateak, Udal Gobernuaren izenean eskerrak eman zizkien Askargortari zein Elortzari Bergararen alde egindako lanagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak