Bergarako Musika Eskolakoak, ederto Galizia aldean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko api. 24a, 18:09

Bergarako Musika eskolako txalapartariak, trikitilariak eta dantzariak, Erandioko eta Aramaioko ikasleekin batera, Galiziako Rianxo herrian izan dira Pazko Astean. Galiziako eta Euskal Herriko folklore topaketan hartu dute parte, "etengabe" dantzatzen eta abesten.

Riveirako institutuko aretoan 45 minutuko Musika eta Dantza emanaldi bat eskaini zuten eta ondoren, institutu osoan zehar kalejiran ikasle guztiak dantza jarri zituzten. Rianxo herrian, herriko alkateak bisita gidatua eskaini zieten bertako ohiturak eta historia ezagutzeko.

Herriko plazan, bertako musika irakasleek saio didaktiko bat ere eskaini zuten eta ikasleek hainbat instrumentu sortzeko aukera izan zuten.

Horrez gainera, Rianxoko folkore talde desberdinekin –gaiteroak, dantzariak eta pandero joleak– kaleak alaitu eta elkarrekin emanaldiak egin zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak