goiena.eus

San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte domekatik aurrera Elorregin

  Gizartea  Bergara

Domekan txokolatada eta haurrendako jolasak izango dira, eta dator denetarik izango da: musika, bertsoak, pilota partiduak...

Hona hemen 2017ko San Prudentzio jaietako egitaraua:

  • Apirilak 23, domeka

18:00 Auzoko emakumeendako txokolatea eta txurroak Alkartasuna elkartean.

18:00 Umeendako jolasak.

  • Apirilak 27, eguena

16:00 Plaza garbitzea auzolanean. Elizaurrea eta ingurua apaintzea.

18:00 Makala altxatzea. Ondoren, kanpai hotsekin eta suziriekin emango diete hasiera aurtengo jaiei. Iluntzean, lagun arteko ohiko afaria egingo dute elkartean.

  • Apirilak 28, egubakoitza (San Prudentzio eguna)

19:00 Meza. Ondoren, afari pasada elkartean.

  • Apirilak 29, zapatua

14:00 Auzo bazkaria elkartean, bertsolarien eta trikitilarien laguntzarekin.

22:30 Erromeria

  • Apirilak 30, domeka

10:30 Meza nagusia, Alai taldeak abestuta. Ondoren, pilota partiduak frontoian.

Eguerdi inguruan, lagun arteko tertulia elkartean, saldaz, txorixoaz eta edatekoaz lagunduta.

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa