goiena.eus

Hannoverreko forja tresneriaren azokan izango da Lazpiur

  Ekonomia  Bergara

Enpresa bergararra sektoreko liderra da merkatu-hobi horretan Alemanian, eta herrialde hau, era berean, munduko bigarren indartsuena, Txinaren atzetik. Apirilaren 24tik 28ra bitartean ospatuko duten Hannover Messe azokan Bilboko Ganberak koordinatutako gunean stand bat jarriko du Lazpiurrek.

Hannover Messe azokan 70 herrialdetako enpresen 6.500 stand baino gehiago elkartuko dira; izan ere, munduko industria azokarik garrantzitsuena da. Lazpiurrek bertan jarriko duen standean bere produktu-gama guztia izango du ikusgai, tartean, hotzean forjatzeko azken teknologia darabilen tresneria.

Mercedes, Volkswagen edo Ford bezalako bezero garrantzitsuekin lan egiten du Bergarako enpresa honek. Enpresa ertaina den arren, Hannoverko azokan mundu mailako korporazio handiekin batera izango da. Lazpiurren uste dute haien "katalogo zabala aurkezteko aukera" izango dela azoka horretan parte hartzea. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa