goiena.eus

Udalak herriko gazteak lanbide heziketaren Goiaz! azokan parte hartzera animatu ditu

  Ekonomia  Bergara

Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta, Lanbide Heziketako eskaintza ezagutzera emateko Goiaz! azoka egingo dute apirilaren 26an eta 27an Arrasateko Kulturaten. Bergarako udaleko ekonomia sustapen, turismo eta enpleguko zinegotzi Sabino Azkaratek "euren ikasketak erabakitzeko sasoian" daudenak azoka horretan parte hartzera animatu ditu.

Sektore desberdinetan lan egiten duten pertsonek euren esperientzia azalduko dute Goiaz! azokan, eta orientatzaileak ere izango dira gazteen zein haien gurasoen galderei erantzuteko.

“Formazioan sinesten dugu. Egungo egoera sozio-ekonomikoa ez da erraza, eta aurre egiten ari bagara ere, honelako ekimenak oso garrantzitsuak dira etorkizunerako. Horregatik, ikasketen erabakitze sasoian dauden gazte zein euren gurasoak Goiaz! Azokara hurbiltzera animatu nahi ditugu”, esan du Sabino Azkarate zinegotziak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa