Lauri Askargorta Bergarako Udaleko Kirol batzordeko kidea da gaur egun, eta jadanik zinegotzi karguan hamar urte daramatzala-eta, arlo horretan bere jarduna "bukatutzat" eman du, EH Bilduko bozeramale Agurne Barrusok azaldu duenez.
Iosu Elortza, berriz Elortza, berriz, Ondare, Kultura eta Jaietako batzordekidea da, eta "arrazoi pertsonalak" argudiatu ditu zinegotzia kargua lagatzerako orduan.
Arantzabal eta Lete, kide berriak
Elortzak eta Askargortak lagatako hutsunea betetzeaz Aitor Arantzabal eta Ainhoa Lete arduratuko dira. Barrusok azaldu duenez, biak ala biak dagoeneko ari dira batzordeetan parte hartzen. Maiatzeko osoko bilkuran hartuko dute udal zinegotzi kargua.
Dena den, Barrusok azaldu duenez, artean ez dute zehaztu kide berriok zein batzordetan arituko diren; izan ere, Udalean batzordeen birmoldaketa bat egin gura dute aurki, eta EH Bildukoek ere birmoldaketa horrekin batera egingo dute kideen banaketa.