Beñat Rezusta Eskuz Banakako Txapelketarako gertu

Ane Vitoria 2017ko apirilaren 20a

Eskuz Banakako Txapelketa jokatzeko gogotsu dago Beñat Rezusta. Pilotari bergararrak, duela aste pare bat Irribarriarekin batera, Eskuz Binakako Txapelketa irabazi zuen eta orain, banakakoan lehiatuko da.

Denbora gutxi izan du entrenatzeko Rezustak; hala ere, bere burua Eskuz Banakako Txapelketan emaitza ona lortzeko gai ikusten dela aitortu du. Rezustak Victorren kontra jokatuko du Bergarako pilotalekuan egubakoitzean, hilaren 21ean, 22:00ean hasiko den jaialdiaren barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak