goiena.eus

Ekintza bereziak izango dira Agorrosinen datozen egunotan

  Kirola  Bergara

Atzotik hilaren 21era bitartean bainuetxea itxita egongo da, mantenu lanak eta legionellaren aurkako tratamendua egingo dituztelako bertan. 22an irekiko dute atzera ere, goizetik. Bestalde, gaur eta bihar, arratsaldez, umeendako jolasak izango dira igerilekuan, puzgarriekin.

Gaur eta bihar (apirilak 19 eta 20), Agorrosingo igerilekuan puzgarriak jarriko dituzte 17:00etatik 19:00etara bitartean, ume eta gaztetxoak ur jolasetan aritu daitezen.

Ur jarduerak eta padel ikastaroa

Bestalde, kirol zerbitzutik aditzera eman dute apirilaren 23ra arte zabalik dagoela ur jardueretan izen emateko epea. Sei hilabete eta lau urte bitarteko umeei zuzenduta daude jarduerok.

Horrez gain, gogorarazi dute maiatzaren 2tik 25era bitartean padel ikastaroa burutuko dutela. Ikastaro horretako saioak martitzenetan eta eguenetan izango dira, 18:00etatik 19:00etara arte. Izen ematea dagoeneko zabalik dago, eta Agorrosin kirol gunean bertan egin daiteke, 34,45 euroren truke (telefonoa: 943777095; e-posta: agorrosin@bergara.eus).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa