2017/04/24

Irizar jauregian, San Joxepe elkartean eta haur liburutegian. Bergara

goiena.eus

Umeendako zein helduendako ipuin kontalariak protagonista Bergarako Liburuaren Egunean

  Kultura  Bergara

Domeka honetan, apirilak 23, ospatuko da Liburuaren Eguna mundu osoan eta Bergaran ere ez da ekitaldirik faltako hurrengo astean zehar. Egitarauari erreparatuz ipuin kontaketa saioak izango dira protagonista. Adibidez, helduendako saioa eskainiko du Ana Griott kontalariak.

Hona hemen egitaraua:

-Apirilak 24, 18:00etan: Solasaldi literarioa Irizar jauregian. Patxi Larrion idazle bergararrak Feriatzaileak liburua komentatuko du. 

-Apirilak 25, 19:30ean. Helduendako ipuin kontaketa saioa Irizar jauregian. Ana Griott kontalari ezagunak eskainiko du. Gazteleraz. 

-Apirilak 26, 18:00etan. Baleube taldearen eskutik eta Marian Santamaria kontalariarekin, San Joxepe elkartean ipuin kontaketa saioa. Gazteleraz. 

Apirilak 28: Maite Frankorekin, haurrentzat ipuin kontaketa Haur liburutegian arratsaldeko 18:00etan.

Bisita gidatuak

Ekitaldi horiez gain, bisita gidatuak ere egingo dira liburutegira eta apirilaren 28an, Bergarako ikastetxeetako 1. mailako ikasle guztiak bertatik igaroko dira ipuinak entzun eta gozatzeko.

Aldaketak liburutegian

Ekitaldi eta ekintzekin batera, Udalak liburutegia prest eta txukun jarri nahi du. Hainbat aldaketa egin ditu liburutegiko geletan. Erabiltzaileen erosotasuna eta erabilera errazteko asmoz, geletako berrantolaketa egin da.

Bestalde, liburutegiari presentzia eman eta ikustarazteko helburuarekin, forjazko horma-irudia ere jarri dute.

Fatxadaren erdian jarri dute forjazko horma-irudia.

Zozketak

Martxoaren 27tik apirilaren 27ra bitartean liburutegian maileguan liburua hartu eta euren datuekin txartela betetzen duten herritarrak sartuko dira zozketan. Parte-hartzaile guztiekin, apirila amaieran zozkatuko dira bi liburu elektronikoak. Gainera, Udalak 1.000 liburu banatuko ditu liburutegiko liburu bat maileguan hartzen dutenen artean.                                                                                                                                                      

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa