goiena.eus

Bergarak pausu bat gehiago, Ohorezko Erregional mailara bidean

  Kirola  Bergara

Mahoneroek 0-2 irabazi dute Zestoan –Christian Rodriguezek sartu zituen bi golak; bigarrena, 50 metrotik–, eta, Urolak golik gabe berdindu du Beasainen kontra. Emaitza horiek aintzat hartuta, eta liga bukatzeko hiru jardunaldiren faltan, bergararrek, zazpi puntuko aldea dute. Geroz eta gertuago dute igoera.

Getariako, Ilintxa eta Mondra dira Bergarari geratzen zaizkion aurkariak. Bederatzi puntu jokoan eta zazpi puntuko aldea Urolarekiko. Akatsen bat egiteko tartea ere badute, baina, igoera, euren esku dago. "Bi berdinketa edo garaipen bat nahikoa dugu igoera lortzeko. Ea bada, etxeko hurrengo partiduan lortzen dugun", diote taldeko ordezkariek.

Aste Santuko oporrak dituzte azken txanpako hiru partiduak prestatzeko. Hurrengo jardunaldia Agorrosinen jokatuko dute, hilaren 30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa