Ahozkotasuna landu eta indartzeko Altsasuko esperientzia berbagai

Maite Txintxurreta 2017ko api. 4a, 17:20

2014az geroztik herrian ahozko komunikazioa lantzeko Berbekin programa dago martxan, eta horren baitan hitzaldi bat antolatu dute eguenerako. Altsasuko institutuan abian jarri duten ahozkotasun programa azalduko dute bertako protagonistek.

Bergarako Udalak antolatu du ekimen hau, eta Soziolinguistika Klusterraren gidaritzaz Aranzadi, Ipintza eta Mariaren Lagundia ikastetxeetan bideratzen dihardute.

Hala, antolatzaileei interesgarria iruditu zaie helburu berarekin diharduen ikastetxe bateko esperientzia jasotzea, Altsasuko Institutukoa, zehazki. Hitzaldia eguenean izango da, apirilak 6, 17:30ean udaletxeko areto nagusian.

Ikasleen euskarazko ahozko gaitasuna lantzeko eta hobetzeko egitasmoa izeneko hitzaldia Altsasuko BHIko irakasleak diren Juantxu Zabala Etxebarriak eta Iñaki Mundiñano Larrazak eta Nafarroako EIBZko irakasle eta zuzendari Yolanda Olasagarre Mendinuetak eskainiko dute. Altsasuko esperientzia azaldu ondoren, bertaratuek euren galderak egiteko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak