Ikastetxez ikastetxe, Korrika Txikia egubakoitzean Bergaran ere

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko api. 4a, 15:36

19. edizioko Korrika Txikia 2015ean, Ibargarai kaletik igarotzen.

Zapatuan, apirilak 8, 00:22an helduko da Korrika Bergarara. Aurretik, apirilaren 7an, Korrika Txikiak igaroko ditu herriko kaleak: ikastetxe guztietako ikasleak 15:15ean abiatuko dira euskararen aldeko lasterketan.

Honako hau izango da Korrika Txikiaren ibilbidea: 15:15ean San Martin ikastetxetik abiatuko dira, Matxiategi kaletik azokaraino. Azoka pasa eta gutxira Aranzadi hartuko du lekukoa eta Ibargarai osoa egingo dute Ikastolako ikasleek. Ertzain etxearen parean gora egin eta Espoloian Mariaren Lagundia ikastetxekoek hartuko dute lekukoa: Espoloia, San Pedro, Burdinate, Barrenkale, Irizar jauregian eskuinera egingp dute ondoren Irala kalean amaituko litzateke. Korrika Txikia 16:30erako bukatzea aurreikusten dute.

Korrika Txikia amaitu ostean, 17:30ean, Oxirondo azokan txokolate-jana egingo dute eta ondoren umeendako jolasak izango dituzte Jardunen eskutik. 18:00etan, Moises Azpiazu dantza taldekoen emanaldia izango da azokan bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak