Bergarak ez du ezustekorik izan etxean, eta aise irabazi du Lagun Onak taldearen aurkako norgehiagoka. Lortutako urrezko hiru puntuei esker, lidergoan sendo jarraitzen dute mahoneroek, 61 punturekin, eta Urolari, bigarren sailkatuari, 6 puntuko aldea ateratzen jarraitzen diote.