Piraguismoz bustitako asteburua izan dute Bergaran

Iker Oñate 2017ko mar. 27a, 17:25

Gipuzkoako piraguismo txapelketa egin zuten domekan, hila 26, Bergarako errekan. Bi domina eskuratu zituen Beti Busti elkarteak: Patxi Ugaldek senior mailan eta Unai Otaduik junior kategorian.

Bestetik, haurrek, plastikozko piraguekin ibiltzeko aukera izan zuten zapatuan, martxoaren 25ean; herriko igerilekua erabili zuten. Antolatzaileak pozik daude ekintzak izaniko harrerarekin: “Haurrak oso gustura ibili ziren. Ekintza polita izan zen”.

Honatx piraguismo txapelketako podiumeko irudia:

PiraguismoTxapelketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak