Iñigo Zaitegik Bergara Kirol Elkarteko presidente kargua laga du

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 30a, 15:54

"Arrazoi pertsonalak" direla eta, azken 14 hilabeteetan klubeko presidente izan denak dimisioa aurkeztu dio zuzendaritza taldeari. Iosu Elortza presidenteordeak hartuko du ardura hori presidente berria izendatu bitartean.

2015eko hauteskundeetan Pedro Rico hautatu zuten bazkideek presidente gisa, eta honek ere kargua hartu ostean, Zaitegik heldu zion zuzendaritzari. Azken hilabeteotan zuzendari izateaz gain, Zaitegik luzaroan jardun du Bergara Kirol Elkartearen bueltan lanean, eta aurrez ere, 1993-2000 urteen bitartean, presidente izan zen.

Martitzeneko batzarrean egin zuten ofizial dimisioa, eta batzar berean presidenteordeak, Iosu Elortzak, hartu zuen behin-behineko presidente kargua, harik eta zuzendaritzak presidente berri bat izendatu arte.

Zuzendaritzaren esker ona

Zuzendaritza batzordeak Iñigo Zaitegik egindako lana eskertu gura izan du ohar bidez: "Iñigok egindako lana nabarmendu nahi dugu (...). Kluba oso eskertuta dago bere lanagatik eta prestutasunagatik". Era berean, adierazi dute aldaketa honek ez duela klubeko ekintza lerro nagusietan aldaketarik ekarriko, eta hauteskundeen aurretik agertutako helburuak mantentzen dituztela: "kirol estruktura hobetzea, emakumezkoen futbolari bultzada bat ematea eta kluba kalera ateratzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak