Domeka, apirilaren 2a, izango da kromook erosteko azken eguna. Egunotan Tximeleta, Goxoak eta Sorgintxo gozoki dendetan, Bule, Depor eta Arkupe tabernetan, Osintxuko dendan eta Agorrosingo futbol zelaiko kantinan izango dira salgai.
Apirilaren 2a pasata 10 kromo baino gutxiago falta zaienek, kromo horiek erosteko aukera izango dute zuzendaritzako kideekin harremanetan jarriz.