Rezustak eta Irribarriak hamaika tanto besterik ez zituzten egin behar gaur Bizkaia pilotalekuan Olaizola eta Untoriaren aurka jokatutako partiduan, Eskuz Binakako finaleko txartela eskuratzeko. Hamaika besterik ez, eta 22 egin dituzte, aurkariei 22-18 irabazita. Hala, Eskuz Binakako finalean izango dira Bengoetxea eta Larunberen aurka. Apirilaren 9an izango da hori, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Atzo, Labriten, Bengoetxeak eta Larunbek 22-17 irabazi zien Jaka y Zabaletari, partidua erremontatuz, eta hala finalerako sailkatuz. Irribarria eta Rezustak, berriz, gaur jokatu dute, eta markagailuan 16-7 joanda, dena egina zuten dagoeneko. Hala ere, 17-18 jarri dira, baina azken lau tantoak bergararrak eta aramarrak egin dituzte partidua irabaziz.