Udal Musika Bandaren kontzertuan, mendizaleei keinua

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko mar. 26a, 16:30

Pol-Pol Mendizale elkartearen ereserkiarekin zabaldu du gaur, hilero Udal Musika Bandak frontoian egiten duen kontzertua, herriko mendi taldearen 75.urteurrenari, musikariek ere, keinua eginez horrela.

Harmailetako lehenengo ilaran zeuden jarrita, elkartearen historian izan diren hogei presidentetatik hamaika; horiek guztiek, lepoan zuten urteurreneko zapia, kontzertua hasi aurretik opari jaso dutena. Pol-Polekoek, baina, Alfredo Gonzalez Chirlaque Udal Musika Bandako zuzendariarentzako zapi bat zuten gordeta; ereserkia jo dutenean eman diote, eskultura txiki batekin batera, Udal Musika Bandak Pol-Pol taldeari emandako laguntza eskertu asmotan.

Omenaldi kutsua izan du, bada, gaurko kontzertuak. "Gaurko ekitaldiarekin urteurreneko ospakizunak borobildu ditugu. Oso pozik gaude, bertan izan direlako elkarteko ia presidente guztiak. Omenaldi xumea egin gura izan diegu, baina, eurei bakarrik ez, elkartearen ibilbide osoan izan diren zuzendaritzako kideei ere bai.

Era berean, orain dela hiru urte mendian istripua izan zuen Aitor Laskurain Pol-Poleko bazkideari, ere aipamena egin gura izan diogu eta haren senitartekoei elkartasuna adierazi ere bai. Udal Musika Banda ere oso ondo portatu izan da beti gurekin, eta eskertu gura izan diegu. Aipatzekoa da, Basarri bertsolariak egindako letra eta Migel Gonzalez Bastidaren doinuekin osatutakoa dela gure ereserkia", azaldu du Aitor Erañak, Pol-Pol Mendizale Taldeko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak