Hogeitahiru urte azpikoen Lehendakari Txapelketako Gorlako igoera 10:00etan hasi da Bergarako San Martin plazatik. Bertatik, 163 txirrindulari irten dira, eta 125 kilometro egin behar izan dituzte.
Ia lasterketa osoan tropelean joan dira txirrindulariak, baina Lizarte taldeko Iban Morenok eta Aldro Teameko Eduardo Llacerrek erasoa jo dute Gorla igotzen hasi bezain pronto –bigarren bueltan–. Hala, distantzia hartu die pelotoiari eta hainbat kilometroz biak batera joan dira. Ondoren, tropeletik beste sei bat txirrindularik egin dute ihes, eta hauek ere fin ibili dira. Gorla erdian Llacerrek erasoa jo du bakarrik, Moreno atzean utziz. Hala azken kilometrotan LLacer bakarrik heldu da helmugara, ostean Alvaro Cuadros eta hirugarrena Txomin Juaristi. Erasoa Llacerrekin batera jo duen Moreno, berriz, laugarren sailkatu da.
Inoizko luzeena
Inoiz baino pedalkada gehiago eman behar izan ditu aurtengo Gorlako irabazleak, lasterketak iaz baino 15 kilometro gehiago izan ditu-eta. Hala, 90 kilometro izatetik 125 izatera pasatu da.