"Nahiko berdinduta joan gara ia partidu osoan. Minutu gehienetan gu joan gara apur bat aurretik baina bigarren zatiko 11. minutuan aurrea hartu digute. Hala ere, markagailuari buelta ematea lortu dugu; beraz, bukaera gogorra bai, baina polita ere izan da!. Beste batzuetan moduan ez dugu jokatu, baina buelta ematen jakin dugu eta oso pozik nago horrekin", kontatu du Edu Orgaz entrenatzaileak.
Lanean jarraitu behar, bai ala bai
Harmailetan ere nabari zen partiduaren garrantzia. "Ohi baino jende gehiago izan da ikusten, bai. Elgoibartik 30 lagun bat inguru etorri dira eta gure 40 bat inguru zale ere baziren. Oraindik ikusteko dago beste taldeen emaitzek nola eragingo diguten baina esango nuke, azken laugarren postuan bukatuko dugula asteburu honetan ere, eta Elgoibarkoak ere, zeuden toki berean, azkeneko postuan, bada", gaineratu du Bergarako entrenatzaileak.
Datorren asteko neurketa oso zaila aurreikusten du, baina, Orgazek: "Ordiziaren, hau da, lehenengo taldearen aurka dugu. Igoera fasea jokatuko dute, eta izan daiteke, beraz, erlaxatu samar egotea: hala ere, kontuan hartzekoa da, denboraldi osoan oso puntu gutxi galdu dituztela. Eta hurrengoan, azkena izango da, Labegaraietan, eta Ormaiztegiren aurka"".