Pare bat ordu iraun zuen lehenengo saioak –apirilaren 5ean egingo dute bigarrena, eta maiatzaren 6an, hirugarrena–, eta taldetan banatuta, "pare bat dinamika" egin zituzten. Aurretik, Izan Pirata dokumentalaren zati bat ikusi zuten. Xaxau Konpartsatik nabarmendu dute, oso pozik daudela deialdiak izandako erantzunarekin eta helburua, "ondorioak jaietako egitarauan txertatzea" dela.