Gorlako kantina, berriro ere zabalik

Eneko Azurmendi 2017ko mar. 24a, 12:41

Denboraldi bat itxita egon ostean, arduradun berria dauka Gorlako kantinak, eta aste honetan ireki dute. Martitzenetik domekara bitartean egongo da zabalik aurrerantzean, 9:00etatik aurrera. Astean zehar askotariko platerez osatutako menuak eskainiko dituzte eta asteburuetan, berriz, menu bereziak.

Pasa den abenduan arduradun gabe gelditu zen Gorlako kantina eta orain, hilabete batzuk pasatu ostean, Itziar Casanellas gazte bergararrak hartu du kantinaren ardura.

Eguaztenean izan zen inaugurazioa eta atzo, eguena, ireki zuten ofizialki kantina. Aurrerantzean, astelehenetan itxita egongo da eta martitzenetik domekara bitartean egongo da zabalik, 9:00etatik aurrera. "Afariak egon ezkero, hauek bukatzean itxiko dugu. Aste barruan askotariko platereko menu bat eskainiko dugu, postrearekin eta kafearekin, 11 eurotan. Asteburuetan, berriz, menu berezia", dio Casanellasek. Horrez gain, astean zehar, karta bat edukiko dute, errazioekin, ogitartekoekin eta plater konbinatuekin, eta pintxoak eta salda ere egongo dira, "edozein momentutan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak