Artearen sorkuntza familian lantzeko tailerra

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 20a, 14:38

Apirilaren 2an, goizez, ikastaroa emango du Laia Bedosek Osintxun. Ipuin bat oinarri hartuta esperimentazio artistikoa landuko dute

Bizikasi zerbitzuak Bergarako Udalaren laguntzaz Artearen sorkuntza familian izeneko tailerra antolatu du apirilaren 2rako, goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean, Osintxun.

Sormena interesatzen zaion lau urtetik gorako edonorentzat dago zuzenduta tailerra, eta bertan egingo dutena honakoa izango da: "Ipuin baten esperimentazio artistikoa egingo dugu; Marraztu, antzeztu, imajinatu... Teknika piktoriko berriak ikasiko ditugu, gorputzetik eta jokotik prozesu sortzaileaz ohartuz, gure burua eramaten utziz, ikasiz eta gozatuz".

Ikastaroaren prezioa 10 euro izango da 16 urtetik gorakoentzat, eta 5 euro adin horretatik beherakoentzat.

Izen ematea 943769394 telefonoan edo info@bizikasi.com helbidean egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak