Arragoa bergararren kontzertua 'Saint Patrick's day' giroan

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 16a, 15:32

Bihar, egubakoitza, Galway's Irish Pub tabernan izango da emanaldia, eta mahaiaren bueltan doinu irlandarrak joko dituzte.

Arragoa taldeak kontzertua eskainiko du bihar, martxoak 17, Galway's Irish Puben,  Saint Patrick Irlandako patroiaren egunaren harira.

Bergarako musikari gazte zein helduek osatzen dute Arragoa: Nagore Sanz (txeloa), Asier Elorza (gitarra), Amaia Aranzabal (bibolina), Eider Elorza (bibolina), Miren Elorza (bibolina), Jokin Askargorta (gitarra) eta Beñat Askargorta (bibolina).

Formatu berezian egingo dute emanaldi hau; izan ere, ohiko kontzertu baten modura egin beharrean, mahai inguru modura izango da. "Irlandar ukitua eman nahi diogu. Hango pubetan espontaneoki sortzen den hori gurera ere ekartzea", azaldu du Amaia Arantzabalek. Iaz ere egin zuten antzeko emanaldi bat, eta errepikatzeko gogoz daude. "Berezia izango da", diote.

20:00etan hasiko dute emanaldia, eta ordubete inguruz ariko dira jotzen, afalordura arte. Afalostean, 22:00ak aldera, berriro ekingo diote. Afal ondoren lagun batzuk ere haiekin batera joko dutela aurreratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak