goiena.eus

'Obretan baina zabalik' Ipintzako harmailetan

 Bergara

Errege Seminarioan eraikitzen diharduten erabilera anitzeko aretoan egin izan duten bezala, Ipintzako harmailak eraikitzeko lanetara ere bisitak antolatu ditu Udalak.

'Obretan baina zabalik' Ipintzako harmailetan
Honako itxura izango dute harmailek | Ikusi handiago | Argazki originala

Ipintzako Obretan baina zabalik ekimeneko lehen hitzordua datorren astelehenean izango da, martxoaren 20an. Udal ordezkariak kirol talde eta eragileekin bilduko dira 17:00etan Ipintzan bertan.

Harmaila hauen ezaugarriak zehazteko herri partaidetza prozesu bat jarri zuen abian Udalak, eta orain herritarrei aukera eman nahi die lan horien jarraipena egiteko, azaldu dutenez.

“Bergarar guztiei eragiten dien obra da Ipintzakoa. Izan ere, estalpea izango du eta aitzakiarik ez da izango kirola ikustera etortzeko. Gainera, herritarren nahi eta beharretara egokitutako proiektua da, bileretan agertutako proposamenak kontutan hartu zirelarik. Horregatik, Bergarako kirol elkarteei animatzeko eta bisitan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu”, adierazi du Elena Lete alkateak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa