goiena.eus

Zuzeneko diskoa kaleratu du Fly Shitek, euren ibilbidearen errepaso modura

  Kultura  Bergara

20 urte bira zuzenean. Hala du izena Bergarako Fly Shit hardcore taldearen zuzeneko disko berriak. Taldearen 20 urteko ibilbidea jaso nahi izan dute disko horretan. Orain arteko lau lanetako abestiak biltzen ditu diskoak, baita BAP! taldearen Celosamente gordearen bertsio bat. 17 kanta, denera.

Zuzeneko diskoa kaleratu du Fly Shitek, euren ibilbidearen errepaso modura
Disko berriaren portada | Ikusi handiago | Argazki originala

Diskoko lehen 12 abestiak 2016ko otsailaren 13an Arrasateko Gaztetxean emandako kontzertu batean grabatu zituzten, eta gainontzekoak, berriz, aurtengo otsailaren 11n Bergarako gaztetxean emandakoan. Txapa irratiak zuzenean emititu zuen audioa da.

Ander Elortza taldekideak azaldu du hasiera batean diskoa Arrasateko kontzertuan grabatutakoekin osatzea zela asmoa: "Pistaz pista grabatu genuen, eta ondoren hori landu, soinua hobetu...". Diskoa kaleratzear zeudela, baina, Bergarako kontzertua atera zitzaien, eta Txapa Irratian kontzertua zuzenean eman zutenez, bertako abestiak ere gehitzea erabaki zuten.

Diskoa formatu digitalean kaleratu dute, eta Bandcampen entzun edo deskargatu daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa