Gerrako beteranoen zahartzaroa umore ukituarekin Zabalotegin

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 15a, 15:12

Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Jose Ramon Soroiz protagonista dituen Heroiak antzezlana taularatuko dute.

Domekan, martxoak 19, Heroiak helduentzako antzezlana ikusteko aukera izango da Zabalotegi aretoan, 20:00etan. Sarrerak zortzi eurotan salduko dituzte lehiatilan.

Txalo Produkzioen obra da honakoa, eta Begoña Bilbao da zuzendaria.
Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Jose Ramon Soroiz aktore ezagunak dira antzezlan honetako protagonistak. Hiru gerra beteranoren papera jokatzen dute eurek.

Istorioko hiru protagonistak, Enrike, Gustavo eta Felipe, gerran soldadu aritutakoei zuzendutako zahar etxe berezi batean bizi dira. Batak errenka egiten du, beste batek agorafobia dauka, eta hirugarrenak, berriz, zorabioak izan ohi ditu sarri, gerra garaian  buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz.

Dena den, egoitzatik ihes egitea erabaki dute, artean nora joan pentsatu ez duten arren. Hortik abiatzen da antzezlaneko istorioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak