Korrikaren aldeko argazkia ateratzeko gonbidapena Bergarako kirol taldeei

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mar. 14a, 10:24
Korrikaren 19. edizioa Bergarako San Martin plazara heltzear.

Martxoaren 30ean Otxandion hasi eta apirilaren 9an Iruñean amaituko den Korrikaren 20. edizioari begira, Bergarako Udalak gonbidapena egin die herriko kirol taldeei Korrikaren aldeko argazkia ateratzeko. Argazkirako kartelak jarriko dituzte aste bukaeran Agorrosin kirol guneko harreran, Udal pilotalekuko tabernan eta Labegaraietako tabernan. 

Talde edo elkarte bakoitzarendako kartel bana ez dagoenez, argazkia ateratzerakoan berriz ere lehengoko tokian uzteko eskatu dute. Argazkiak Iñaki Ugarteburu kirol teknikariari bidali behar zaizkio: iugarteburu@bergara.eus. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak