Maika Etxekopar, Ander Larunbe, Elena Caballero La Basu eta Daniel Alvarez dira dokumentaleko protagonistak. Korrikaren 20. ediziorako ekoiztu dute AEK-k eta Hiru Damatxo Ideia Faktoriak.
Egileen esanetan, “Euskal Herriko esparru desberdinetara iristeko euskaldun batzuen aniztasuna erakutsi nahi izan da” lan honetan.