Babes beharrean dauden umeendako eta gazteendako familia bila

Ubane Madera 2017ko mar. 13a, 14:40
'Benetako besarkadak' kanpainako irudi bat.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzaldia antolatu du biharko, martitzena, Bergarako Irizar jauregiko erabilera askotariko aretoan. 15:00etan hasiko da eta 16:30 aldera arte iraungo du. Babes beharrean dauden haurrak eta nerabeak etxean hartzeko prest dauden familiak topatzea dute helburu.

Familia harreraren figura zabaldu nahi dute Gipuzkoan, eta, horretarako, hainbat hitzaldi informatibo antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Kanpainaren izena Benetako besarkadak da. Babes beharrean dauden haurrak eta nerabeak etxean hartzeko prest dauden familiak topatzea dute helburu.

Hitzaldian parte hartuko du, besteak beste, Jose Maria Lezanak, Gipuzkoako diputazioko Familia Harrerako eta Adopzioko saileko arduraduna.

360 ume eta gazte

Gaur egun, Gipuzkoan 360 haur eta nerabe bizi dira harrera familiekin. Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden haur eta nerabe hauei harrera egiteko prest dauden pertsona gehiago behar dituzte. Izan ere, 60 ume eta nerabe daude gaur egun harrera familia baten zain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak