Iribarria-Rezusta bikotea nagusi gaur Eibarko Astelena pilotalekuan

Maider Arregi 2017ko mar. 12a, 19:13

Gorriek menderatu dute ia hasieratik partidua. Irribarria-Rezusta bikoteak lehen herenean aurrea hartu du (8-3). Tentsio handiko partidua izan da ordea gaur, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutakoa. Baina, gorriek eskuratu dute garaipena: 22-15.

"Hasieran akatsen bat egin dugun arren, eta eurak aurretik jarri diren arren, buelta eman diogu berehala partiduari. Lortutako alde hori mantentzea lortu dugu bukaera arte. Final aurrekoak dira eta tentsio handia dago; ondo egin behar dira gauzak. Partidu honen helburua puntua lortzea zen eta lortu dugu", azaldu du Beñat Rezustak pozik.

Domekan, martxoaren 19an, bigarren puntua lortzea izango dute helburu Irribarria eta Rezustak.  Atano III.na pilotalekuan jokatuko dute Bengoetxea eta Larunberen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak