Laskurainen eta Olearen kontzertua organoaren alde

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 10a, 14:22
Aitor Olea

Bergarako Stoltz-Freres Organoaren Aldeko Lagunak Elkarteak kontzertua antolatu du domekarako, hilak 12, Santa Marina elizan (19:00). Jose Migel Laskurain eibartarrak, egungo Bergarako Txistulari Bandako zuzendariak, txistua joko du, eta Aitor Oleak, berriz, organoa. Bien artean, Tomas Garbizu Salaberriaren piezekin osatutako errepertorioa joko dute.

Gainontzeko kontzertuetan bezala, sarreratik batutako dirua San Pedro parrokian dagoen 1889. urteko Stoltz-Freres etxeko organoaren berriztatze lanetara bideratuko dute. Sarreraren prezioa bost euro da.

Dohaintza ekonomikoa egin nahi dutenek ere badute horretarako aukera, Kutxabankeko ES90 2095 5070 7091 1532 9753 kontuaren bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak