Soraluze lau t'erdiko pilota txapelketako finalak erabakita

Maite Txintxurreta 2017ko martxoaren 10a

Promes mailan Egiguren Alberdiren aurka arituko da, eta nagusietan, Labaka eta Santxo aurrez aurre.

Erabakita daude martitzenean, hilak 14, Soraluze lau t'erdiko txapelketako finala (19:30) jokatuko duten pilotariak: Promes mailan, Egiguren/Alberdi, eta nagusietan Labaka/Santxo.

Asteon jokatutako finalerdian, lehen partidua "laburra" izan zen, eta Alberdiren nagusitasuna nabarmena, Reyes Azkoitiak dioenez. Bigarrena, aldiz,  "gogorra" izan zen. Zabala partidu osoan aurretik joan arren, 18an "trabatuta" geratu zen eta Santxok aurre hartu zion.

Asteburuko kartelera

Gaur bi partidu izango dira Udal Pilotalekuan, 19:30ean hasita. Lehenengo, nagusi mailako eskuz binakako partidua, Bergara-Lagunak. Ondoren,gomazko paletan gazte mailako neskena, Bergara-Ataun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak