IGAMekoak, "pozik eta eskertuta" Saharatik bueltan

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 9a, 16:03

Bergara eta Antzuolako IGAM taldekoak etxean dira dagoeneko joan den astean Saharako Maratoian parte hartu ostean. Kirol proba izanda ere, maratoi honetan garrantzitsuena ez da egindako denbora, baizik eta elkartasuna eta errefuxiatuen kanpalekuetako egoera ezagutzera ematea.

Maratoirantz abiatu aurretik diru bilketa bat egin zuten IGAMekoek, eta 5000 euroko dohaintza bat egin dute bertako eskola batean gosari programa bat ezartzeko. Hain zuzen, haiena izan da dohaintzarik handiena.

Horren bidez, bertako eskola batean gosari programa bat jarriko dute martxan, neska-mutikoen eskolatzea ere bultzatuko duena, aldi berean.

Saharatik bueltatuta, hurrengo elkartasun ekimena ere martxan dauka IGAMek, kasu honetan, muskulu-atrofia espinala duen Leire Martin Pineda bergararrari laguntzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak